205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Ordenantza, arautzen duena nola eman laguntzak eta dirulaguntzak tokiko kirolariei edo kirol klub eta elkarteei, parte hartzen baldin badute lehiaketa ofizialetan, autonomia erkidegokoetan, nazionaletan eta nazioartekoetan, ez-profesionalen sailean. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2019ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea ordenantza bat, arautzen duena nola eman laguntzak eta dirulaguntzak tokiko kirolariei edo kirol klub eta elkarteei, parte hartzen baldin badute lehiaketa ofizialetan, autonomia erkidegokoetan, nazionaletan eta nazioartekoetan, ez-profesionalen sailean.

2. Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua.

Cascanten, 2019ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1912721