204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 4/2019 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea, kreditu bereziak eta kreditu-gehigarri bat gaitzeko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen, argitaratu zeneko egunetik hasita; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

–Gastuetako partida hau sortzea:

  • Partida: Zuntz optikoaren obrak.
  • Zenbakia: 4910 6290001.
  • Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.
  • Gehikuntza: 187.000,00 euro.
  • Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 187.000,00 euro.

–Gastuetako partida hau handitzea:

  • Partida: Oinezkoentzako Lau Herriko Bidea egokitzea.
  • Zenbakia: 4121 6920002.
  • Oraingo zenbatekoa: 2.500,00 euro.
  • Gehikuntza: 16.000,00 euro.
  • Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 18.500,00 euro.

Finantzabidea:

–Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida hau handituz (kreditu-gehigarria).

  • Partida: Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
  • Zenbakia: 29000.
  • Oraingo zenbatekoa: 55.000,00 euro.
  • Gehikuntza: 3.354,20 euro.
  • Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 58.354,20 euro.

–Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hauek sortuz:

  • Partida: Tokiko inbertsioetarako planerako dirulaguntza, zuntz optikoaren obretarako.
  • Zenbakia: 7508003.
  • Zenbatekoa: 81.000,00 euro.
  • Partida: dirulaguntza, Tokiko Agenda 21.
  • Zenbakia: 7508004.
  • Zenbatekoa: 12.645,80 euro.
  • Partida: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
  • Zenbakia: 1-870.
  • Zenbatekoa: 106.000,00 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1912927