204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2019ko aurrekontuko 29. eta 30. aldaketak. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontuan aldaketak egiteko 29. eta 30. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1912520