2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa 2020ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 2020an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek 2020ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Ribaforadan, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1912575