204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

21/2019 eta 22/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 21/2019 eta 22/2019 aldaketak, kreditu-gehigarriei buruzkoak, Ribaforadako Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Ribaforadan, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1912574