204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Alkatearen lansaria eta dedikazio araubidea

Udaleko Osoko Bilkurak 2019ko irailaren 6an egin zuen bileran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1. Alkateari urteko 32.144,84 euroko ordainsari gordina ezartzea, bere karguan dedikazio esklusiboan aritzeko. Kopuru hau berrikusiko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordansariak berrikusten diren proportzio berean eta gehituko zaizkio Gizarte Segurantzako enpresari dagozkion kuotak.

2. Aipatutako ordainsaria 2019ko irailaren 1etik aplikatzea.

3. Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Kontu-hartzaileari.

Lesakan, 2019ko urriaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1913024