204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena (GKEak, 2019)

Laburpena, dirulaguntzen deialdi publikoarena, gobernuz kanpoko erakundeek, instituzioek, fundazioek eta/edo elkarteek lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egin ditzaten. 2019ko aurrekontua.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (kodea): 474935.

Alkatetzaren irailaren 24ko 382/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntzen deialdi publikoa, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko (gobernuz kanpoko elkarte, instituzio, fundazio eta/edo erakundeentzat), 2019ko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten gobernuz kanpoko elkarteek, instituzioek, fundazioek edota erakundeek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio edota erakundeetatik Nafarroan genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak egiten dituzten horiei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota guztira: 5.500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2019ko irailaren 24an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1912539