204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2019ko lurraren gaineko kontribuzioa (2. seihilekoa), ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) eta pasabideak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko urriaren 21ean irekiko dela epea 2019ko lurraren gaineko kontribuzioaren zerga (2. seihilekoa) eta pasabideak borondatez ordaintzeko. Aurtengo abenduaren 2a izanen da borondatez ordaintzeko azken eguna.

Azaroaren 15ean irekiko da epea ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko; azken eguna aurtengo abenduaren 16a izanen da.

CaixaBanken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, aldez aurretik erakutsita egoki den ordainagiria, eta Udalaren www.berriozar.es web-orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak gauzatuko.

Berriozarren, 2019ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1912842