204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin zuen bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arbizuko Udal Plan Orokorreko 15. artikuluan aldaketa puntuala egitea, Alain Berastegi Mariñelarenak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Arbizun, 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L1912944