204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3310/2019 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ebazten duena. Prozedura Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. Deialdiaren II. tituluan, espezialitate berri horiek eskuratzeko prozedura ezartzen da.

II. tituluko 10. oinarrian xedatutakoaren arabera, epaimahaiek “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen diote probari. Espezialitate berria eskuratuko dute, bakar-bakarrik, “gai” kalifikazioa lortzen dutenek.

Prozesua bukaturik, kalifikazio epaimahaiek bidalitako txostenekin bat, eta aipatu hamargarren oinarriari jarraikiz, “gaitzat” jo diren izangaien zerrenda onesten da, bakoitzak eskuratu duen espezialitate berria adierazita.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak irailaren 2an emandako 35/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratu ahal izateko prozedura (apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsia), eta ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren izangaiak “gaitzat” jotzea, bakoitzak eskuratu duen espezialitate berria adierazita.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen dute ebazpenaren eta eranskinaren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Idazkaritza Tekniko Nagusira, Deialdien Atalera eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko urriaren 2an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

ERANSKINA

–Haur Hezkuntza (gaztelaniaz).

  • De Prados Orradre, Cristina.
  • Rodríguez Fernández, Andrea.

–Haur Hezkuntza (euskaraz).

  • Gorriti Razquin, Joana.
  • Santamaría Amezgaray, Jaione María.

–Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz).

  • Bravo Calvo, María Pilar.
  • Bueno Rodríguez, Susana.

Iragarkiaren kodea: F1912844