203. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Arradako uraren tasak borondatez ordaintzeko epea.
2019ko hirugarren hiruhilekoa

Aditzera ematen da 2019ko azaroaren 14an bukatuko dela epea borondatez ordaindu daitezen Arradako uraren hornidura eta saneamenduaren tasagatik igorritako kuotak, 2019ko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Popularren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912775