202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

147/2019 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, María José Arozarena Gómez, Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Ataleko burua, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuan, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aurreikusten duenez (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki uzten ahal ditu indarrik gabe erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horregatik guztiagatik, eta erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez (foru dekretu horren bitartez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María José Arozarena Gómez, Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Ataleko burua, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuan, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 30ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1912674