202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren 2019ko ordainsariak
eta dedikazio araubidea

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko irailaren 25ean egin bilkuran, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Ezartzea Izarbeibarko Mankomunitateko burutza karguaren dedikazio araubidea, 2019ko irailaren 2tik aurrera, %80an. Ordainsaria hilean 2.000 euro gordin izanen du, urtean hamabi soldata (Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta PFEZa kendu behar zaizkio). Mankomunitateak bere gain hartzen du horren ondorioz Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Proportzio horren aldeari dagokionez, %100eko dedikazioa balitz, urtean 30.000 euro gordin ordainduko litzaizkioke. Beraz, dagokiona baino %20 gutxiago, 2007an ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2019ko urriaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1912811