202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2019ko 13. eta 14. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2019ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen hamahirugarren eta hamalaugarren aldaketak Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Mendigorrian, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1912394