202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen
udal ordenantza. Hasierako onespena

Lanzko Udalak, 2019ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lanzko udal mugarteko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lantzen, 2019ko irailaren 16an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L1912393