202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Xehetasun-azterketa 1. sektoreko AR-1 eremuko
5., 7., 8. eta 9. lurzatietan. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2019ko urriaren 3ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Concepcion Mugica Tapia, Itziar Agirre Etxeberria, Miren Olaetxea Indaburu eta Andoni Damboriena Anchordoquik sustatutako xehetasun-azterketa, Etxalarko 1. sektoreko AR-1 eremuko 5., 7., 8. eta 9. lurzatietan (2. poligonoko 151., 170., 184. eta 288. lursailak).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin bat.

Etxalarren, 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Miguel Maria Irigoien Sanzberro.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912868