202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Aisialdiko biltokiak eta txabiskeak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako udal-mugarteko aisialdiko biltokiak eta txabiskeak arautzen dituen udal ordenantzaren 2. artikulua aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1912401