202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udaltzaingoko buruaren izendapena

Alkatetzaren 784/2019 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka Garcia Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Kontuan hartuz ezen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoan, aurtengo martxoaren 14ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, Udaltzaingoko buruaren kargua behin-behineko kargutzat hartzen dela.

Kontuan hartuz, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29. artikuluak dioenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen dela, eta haren izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman beharko direla argitara.

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.1.e) artikulua,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–José Tomás Morales Artigas Corellako Udaltzaingoko buru izendatzea.

Bigarrena.–José Tomás Morales Artigas udal funtzionarioa zerbitzu berezietan dagoela adieraztea, udal agentearen lanpostuari dagokionez.

Corellan, 2019ko irailaren 20an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

Iragarkiaren kodea: L1912470