202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2019ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi dira Udal honetako 2019ko aurrekontuan 6. eta 7. aldaketak egiteko espedienteak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, abuztuaren 30ean, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

6/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia

–Aurrekontuko 1-3231-6220000 aplikazioa, “Inbertsioak 0-3 urte bitarteko Haur Eskolan”: 15.000,00 euroko kreditu berezia, diru-sarreretako 1-8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako” aurrekontu-aplikazioaren kargura finantzatua, 15.000,00 euroko zenbatekoarekin.

7/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria

–Aurrekontuko 1-34201-6290000 aplikazioa. “Inbertsioak udal igerilekuetan”: 40.064,81 euroko kreditu-gehigarria, diru-sarreretako 1-8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako” aurrekontu-aplikazioaren kargura finantzatua, 40.064,81 euroko zenbatekoarekin.

Buñuelen, 2019ko irailaren 24an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1912467