202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Aroztegiko 2. eremuko
UE-ARO7 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Osoko bilkuraren 2019ko urriaren 2ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi hau: Aroztegiko (Atetz) 2. eremuko UE-ARO7 exekuzio unitatearen beheko solairuan den lantegiaren erabilera toleratua aldatzea, gero eratuko diren lurzatietako batean eraikin osoko lantegia eraikitzeko, etxebizitzarekin ere bateragarria izan litekeena. Héctor Cabeza Goñik sustatu du jarduketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astearte eta ostiraletan, 08:30etik 13:30era.

Eritzen (Atetz), 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1912864