2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Xehetasun azterlana 1. poligonoko 479. lurzatian.
Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2019ko irailaren 26ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Alain Senar eta Sandra Madinabeitiak sustaturiko xehetasun azterlana, Arbizuko 1. poligonoko 479. partzelan. Javier Flores arkitektoak idatzi du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.
Arbizun, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1912822