202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Urbanizazio proiektua, Arbeitzako UNC-2 unitatean.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko irailaren 1eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Arbeitzako UNC-2 unitatearen urbanizazio proiektua, Promatavi SLk eta Ecológicos Yusan SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udaleko Idazkaritzaren bulegoetan eta web orrian.

Amillaon, 2019ko urriaren 1ean.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1912812