202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

239/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Iosu Janices Pérez jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren zuzendariordea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela aipatu erakunde autonomoaren zuzendariordeak, foru dekretu bidez, erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik. Estatutu horiek abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 25ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Iosu Janices Pérez jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren zuzendariordea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1912448