202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 413. lurzatian.
Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Oibarko 7. poligonoko 413. lurzatiaren barne lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, M.ª José eta M.ª Soledad Imirizaldu Garraldak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Oibarren, 2019ko irailaren 12an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912744