202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Julia Bermejo Parra izendatzen baita, bitarte baterako, Administrazio Elektronikoaren Ataleko buru, Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuan, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusian, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa), kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena dago espedientean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Julia Bermejo Parra izendatzea, bitarte baterako, Administrazio Elektronikoaren Ataleko buru, Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuan, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusian, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuari, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 23an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F1912540