201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-568

Aitziber de la Vega Saleguik honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aitziber de la Vega Salegui.

Xedea: txakurtegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Lokiz mendiak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Aiegi (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 292 m³ izanen ditu urtean, eta hobi septikoaren eta iragazki biologikoaren bidez araztuko da; ondoren, putzu baten bidez iragaziko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1912814