201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Hautetsien ordainsariak

Oteitzako Udalak, 2019ko irailaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Alkatea %25eko dedikazio partzialean arituko da bere karguan; 400 ordu urtean. Urteko ordainsari gordina 10.137,40 eurokoa izanen da eta 12 soldatatan ordainduko da (655,56 euro garbi). Zenbateko horrek atzeraeragina izanen du 2019ko ekainaren 15etik aitzina. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuoten ordainketa.

Bigarrena.–2019ko ekainaren 15etik aitzina, gainerako zinegotziei ordainduko zaie osoko bilkuretara benetan agertzeagatik, hori egiaztatuta, 100,00 euro osoko bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 12 osoko bilkura eta 1.200,00 euro urtean. Diru kopuru horretatik behar adina atxikiko da PFEZerako.

Hirugarrena.–Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.

Laugarrena.–Aurreko ataletan ezarritako ordainsari eta bilkura-sariak urtero eguneratuko dira (gorantz edo beherantz) kontsumorako prezioen indizearen arabera, bat etorriz abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 4.3 artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (foru lege horrek ezartzen ditu toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako), horrela Nafarroako Gobernutik jasotako dirulaguntzara egokitzen baita.

Bosgarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du, aurretik aipatu atzeraeragina izanda. Hori dela eta, aurreko edozein erabaki indargabetuko da egun horretatik aurrera. Indarrean egonen da, Osoko Bilkurak horri buruzko beste erabaki bat hartu arte.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, bai eta Udalaren web-orrian ere, eta argitaratzen denetik sortuko dira ordainsariak eta sariak, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Oteitzan, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1912352