201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2019ko plantilla organikoa aldatzea, oinarrizko soldataren %7,35eko ordainsari osagarria ezartzeko zerbitzu anitzetako enplegatuari, Udalaren nekazaritzako lanetarako ibilgailua (traktorea) gidatzeagatik.

Ediktua 2019ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 12an; ohartarazten da ezen, jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela.

Beraz, aipatu jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, Udalak, 2019ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, aho batez, isilbidezko behin betiko onespena erabaki zuen.

Behin betiko onespenaren kontra, hautara eta/edo hurrenez hurren, honako hauek para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, eta/edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua; eta/edo, bi hilabeteko epean, errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.

Gazolatzen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1912429