201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, 2020ko Erregeen Kabalgata
antolatzeko laguntzen deialdiarena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 23an hartutako erabakiaren bidez onetsia.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 475941.

a) Onuradunak.

Barañainen helbidea duten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, herrian Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten badituzte.

b) Xedea.

2020ko Erregeen Kabalgata antolatzea.

c) Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren web-orrian.

d) Zenbatekoa.

24.900 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 laneguneko epean.

Barañainen, 2019ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1912837