201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Barañaingo Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuan 7. aldaketa egiteko espedientea, oinarri duena kreditu-gehigarriak gaitzea, Barañaingo Udalaren Ezki plaza zolatzeko lanei aurre egiteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteei eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzei jarraitu beharko zaie espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2019ko abuztuaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1912368