201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2019 EBAZPENA, irailaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honek ukitutako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, “Lodosa-Sartaguda” 13,2 kV-eko aireko lineako 138. euskarria eta “Calahorra-El Villar” 13,2 kV-eko aireko lineako 286. euskarria lotzen dituena, Lodosan eta Sartagudan (Nafarroa).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 5eko 100/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen: aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, “Lodosa-Sartaguda” 13,2 kV-eko aireko lineako 138. euskarria eta “Calahorra-El Villar” 13,2 kV-eko aireko lineako 286. euskarria lotzen dituena, Lodosan eta Sartagudan (Nafarroa); horrekin batera, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Lodosako alkateari edo hark eskuordetzen dituen zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak, Lodosako udaletxean, 2019ko azaroaren 12an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko irailaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1912341