201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2019 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, 2019ko irailaren 27rako deitutako greba orokorra dela-eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

ESK eta STEILAS erakunde sindikalek greba orokorrerako deia egin dute. Erakunde sustatzaileek lanuztea egiteko deia egin dute, 2019ko irailaren 27an, 00:00etatik 24:00etara.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Azaldutakoaren ondorioz, foru agindu honek hauxe du xedea: irailaren 27rako deitutako greba dela-eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren gutxieneko zerbitzu funtsezkoak arautzea. Horiek ezartzeko, aintzat hartu da, funtsean, zerbitzu horiek ezinbestekoak direla behar bezalako arretari eusteko.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren ustez, beharrezkoa da Ingurumena Zaintzeko Atalaren menpeko koordinazio unitateetan gutxieneko zerbitzuak izatea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2019ko irailaren 27rako deitutako greba orokorraren harira greba egiteko eskubidea erabiltzean, honako gutxieneko zerbitzu hauek eman beharko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan:

–Basozain bat koordinazio unitate eta txanda bakoitzeko.

2. Aurreko artikuluan aipatutako funtsezko zerbitzuak Ingurumena Zaintzeko Atalak horretarako izendatutako langileek bete behar dituzte. Legez kanpokotzat hartuko da funtsezko zerbitzuak ez betetzea edo aldatzea, eta arau-hausleak horren erantzule izanen dira.

3. Aurreko artikuluetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen legeriak egoera horretan diren langileentzat aitortzen dituen eskubideei.

4. Foru agindu hau igortzea greba batzordeari, Ingurumena Zaintzeko Atalari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileria Bulegoari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren Lan Harremanen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F1912505