200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Aldaketa, Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2019ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barasoainen, 2019ko irailaren 1ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1912403