20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

56E/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Tafallako ikus-entzunezko irrati bidezko komunikazio zerbitzurako (96.3 F.M.) prestazio lizentzia baten errentamendua.

2018ko urtarrilaren 31n, Agrupación Radiofónica SAk Tafalla herriko 96.3 frekuentziaren lizentzia Sociedad Española de Radiodifufusión SLUri errentan emateko eskaera aurkeztu zuen idatziz.

2018ko maiatzaren 24an, negozio juridikoan inplikatutako bi alderdiek aurkeztu zuten baimen eskaeraren xede zen akordiorako zirriborroa, zuzenketak egiteko emandako epearen barruan.

Urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluak ezartzen du ikus-entzunezko komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29 artikuluaren araberakoak izanen direla komunikazioko lizentziei buruzko negozio juridikoak. Ikus-entzunezkoen arloko oinarrizko araudiak bi urteko gabealdia eskatzen du, lizentzia ematen denetik, negozio juridikoak egiteko, eta epe hori amaitu da kasu honetan. Gainera, azpierrentamendua debekatuta dago, eta lizentzia esleitu zeneko eskaintza bete behar da. Agrupación Radiofónica SAren lizentzia Sociedad Española de Radiodifusiónek errentan hartzeko akordio proposamenak baldintza horiek betetzen ditu.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Sociedad Española de Radiodifusión SLUri Tafallako 96.3 FM ikus-entzunezko irrati bidezko komunikazio zerbitzuaren prestaziorako lizentzia errentan hartzeko, 2018ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitartean. Errentamendua luzatzen ahal da, lizentziaren indarraldiaren amaierara arte, 2021ko ekainaren 30a baino lehen, egun hori barne, bi alderdiek horrela eskatuz gero, eta negozio juridikorako baldintzen betetzea ere bermatzen da.

2. Baimenaren lehen urteko indarraldirako baimendutako negozio juridikoan ezarritako errentamendu tasa 101,47 euroan finkatzea. Negozio juridikorako baimena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean ordainduko da. Alderdiei ezartzea ezen errentamenduaren bigarren eta hirugarren urteko indarraldirako adostutako urteko kanona erregistro elektroniko orokorraren bidez komunikatu behar diotela Komunikazio Zerbitzuari, 2019ko ekainaren 30a eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen, hurrenez hurren, baimen honen bigarren eta hirugarren urterokoari dagokion tasa ezarri ahal izateko.

3. Negozio juridikorako baimena jakinarazten den egunetik hilabeteko epea izanen dute alderdiek erregistro elektroniko orokor bidez aurkezteko baimendutako akordioa Komunikazio Zerbitzuari, behar bezala izenpetua eta erregistratua. Behin baimendutako akordioa erregistratuta, Nafarroako Ikus-Entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan ofizioz eginen da aldaketa, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da, irmo bihurtu ondoren.

4. Ebazpen hau Agrupación Radiofónica SAri eta Sociedad Española de Radiodifusión SLUri jakinaraztea, eta igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari, Nafarroako Probintziako Telekomunikazioen Ikuskapen Buruzagitzari eta Estatuko Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroari.

5. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, honako hauei jarraituz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikulua eta hurrengoak.

Iruñean, 2018ko uztailaren 24ean.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pello Pellejero Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1815223