20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetza beste baten esku uztea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2018ko abenduaren 27an, 19/2018 Dekretua eman zuen. Hona horren testua:

“Eneko Larrarte Huguet alkate udalburua hiritik kanpo izanen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetzaren ordezkapena bermatzeko.

Kontuan harturik, Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetza honi dagozkion eginkizunak lehen alkateorde José Ángel Andrés Gutiérrezen esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2019ko urtarrilaren 2tik 4ra bitartean, biak barne.

2. Dekretu honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, alde batera utzi gabe ondorioak izanen dituela sinatzen denetik aurrera.”

Tuteran, 2018ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1816139