20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2019ko tarifa fiskalak

Longidako Udalak, 2018ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki du ez aldatzea 2019ko ekitaldirako ordenantza fiskalen tarifak. Beraz, indarrean egonen dira lehengo urteko tarifak, honelakoak baitira:

–Ur horniduraren tasak:

a) Etxeko erabilerarako hornidura: 0,36 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

b) Ureztatzea: 0,67 euro/m³ + BEZa.

c) Industriakoa: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

  • Hiruhilekoan 29 m³ bitarte, etxeetako tarifa aplikatuko da.
  • Hiruhilekoan 30 m³-tik 79 m³ bitarte, ureztatzeko tarifa aplikatuko da.
  • Hiruhilekoan 80 m³-tik aitzina, industriako tarifa aplikatuko da.

d) Abeltzaintzakoa: 0,36 euro/m³ + BEZa.

e) Hornidurako hargunea paratzeagatik eta alta emateagatik: 194,45 euro + BEZa.

f) Kontagailuaren alokairua: 2,15 euro/hiruhilekoa + BEZa.

–Estolderia eta arazketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifak: 12,24 euro/urtea + BEZa.

–Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak:

1.–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,18 euro.

2.–Artxiboko agirien fotokopiak:

  • DIN-A4 tamainakoak: 0,154 euro.
  • DIN-A3 tamainakoak: 0,309 euro.

3.–Artxiboko agirien fotokopia egiaztatuak: 0,628 euro.

4.–Planoen eta Udal Planeko eta ordenantzetako araudiaren kopiak:

  • DIN-A4 tamainakoak: 0,061 euro.
  • DIN-A3 tamainakoak: 0,123 euro.

–Eremu publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean eginiko aprobetxamendu berezien tasak:

1.–Kalez kaleko salmenta:

  • Bestetako barrakak: 12,71 euro.
  • Herriko jaietako ostatua: 190,71 euro.

Longidan, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1816094