20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI ARAKIL

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Arakilgo Kontzejuak, 2018ko abenduaren 22an egin zen batzarrean, hasiera batean 2019ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak onetsi zituen, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta beste indarreko legeek diotenez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, txostena hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, Kontzejuaren iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Hiriberrin, 2018ko abenduaren 22an.–Kontzeju-Burua, Jose Luis Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1900774