20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2018ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019. urterako plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eulaten, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1816098