20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Artatzako Kontzejuko 9. poligonoko 726. lurzatian (Ameskoabarrena). Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udaleko alkate udalburuak, 2018ko abenduaren 21ean, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluko 1.a) puntuan xedatuari jarraikiz:

1.–Hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Artatzako 9. poligonoko 726. lurzatian (Ameskoabarrena), Jesús Alen Andueza arkitektoak prestatua eta Ainara Gallego Ruiz de Galarretak sustatua, udal plan orokorreko determinazio xehatuak garatzeko. Helburua da egungo AD14a berriz mugatzea, zuzeneko jarduketako bi eremutan zatitzeko (AD14-A eta AD14-B), zeinek bere aprobetxamendua izanen duela.

2.–Hiri-jarduketarako plan berezi horri lotutako agiriak jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalbatza honen iragarki-taulan argitaratuta, edozein entitate edo pertsona interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Ameskoabarrenean, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Martín José López de Z. San Martin.

Iragarkiaren kodea: L1816127