20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Oposizio-lehiaketa, barne igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, C mailakoak, eta kirol eta kultura koordinatzaile lanpostu bat, B mailakoa. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak urriaren 22an eman 130/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren baldintzak eta oinarriak administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, C mailakoak, eta kirol eta kultura koordinatzaile lanpostu bat, B mailakoa, barne igoera murriztuan eta plantillan lanposturik gehitu gabe, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak. C mailakoak 2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an, argitaratu ziren, eta eskaerak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 26an bukatu zen; B mailakoa 2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, argitaratu zen, eta eskaerak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 19an bukatu zen.

Alkatetzak abenduaren 27an emandako 170/2018 Dekretuaren bidez, onetsi egin dira izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, eranskinetan azaltzen direnak.

Izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesdunek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta eskabidean akatsik egin badute, horiek zuzendu.

Lodosan, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

I. ERANSKINA

Administrari-ofiziala, C maila

–Onartuak:

MARÍA ESTHER CIDONCHA APARICIO

ITZIAR ECHEVERRÍA AZCONA

MARÍA TERESA MARTÍNEZ COLÁS

–Baztertuak:

LEYRE PÉREZ GONZÁLEZ

Lodosako Udalaren zerbitzuko langile finkoa ez izateagatik.

II. ERANSKINA

Kirol eta kultura koordinatzailea, B maila

–Onartuak:

ANA MARÍA MARTÍNEZ BARBARIN

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1900047