20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

878/2018 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, “Zia-instrumentuak” espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Ikusirik Gorka García Izal jaunak, Corellako Udaleko alkate-udalburuak, herriko “Blas de Laserna” Musika Eskolan “Zia-instrumentuak” instrumentu-espezialitatea irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik, eskatutako espezialitate horiek baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan “Zia-instrumentuak” espezialitatea inskribatzea Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31013963) ematen dituen irakasgaien atalean. Baimenak 2018ko urriaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.

2. Une horretatik aurrera eskola horrek emanen dituen irakaskuntzak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira; irakasgai hauek, alegia:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

–Instrumentu-praktika: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Zia-instrumentuak, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biola eta Biolina.

–Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: Musika Hizkuntza.

–Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: Abesbatza, Konboak, Ganbera Musika, Sokako Orkestra eta Gazteen Banda.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9. artikuluko 2. apartatua): Musika eta Mugimendua 8 urtetik beherako ikasleentzat.

3. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.

4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.

5. Ebazpen hau Corellako Udalari jakinaraztea, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 10ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1815021