20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

2/2019 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, beharkizunak ezar daitezen hainbat ataletako, bulegotako eta unitate parekatutako burutzetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat atalek beren egitura organikoak aldatu dituzte egitura organikoak aldatzeko foru dekretuak edo bulegoei buruzko foru aginduak onetsiz, eta hainbat ataletako, bulegotako eta unitate parekatutako burutzen unitate organikoak sortu eta desagarrerazi dituzte.

Beraz, beharrezkoa da ezartzea burutza berriak merezimendu lehiaketaren bidez bete nahi dituzten pertsonek zer maila, lanpostu edo/eta titulazio eduki behar dituzten burutza berriak bete ahal izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igorri diote beren departamentuetan, egitura aldatzeko dagozkien foru dekretuen bidez, sortu diren burutza berrien zerrenda, baita burutza horiek bete nahi dituzten izangaiek bete behar dituzten maila eta gainerako beharkizunak ere.

Hortaz, plantilla organikoan ezarri behar dira ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzen beharkizunak, mailari, lanpostu edo titulazioari eta hizkuntzei dagokienez, baita bestelako beharkizun berariazkoak ere, merezimendu-lehiaketa bidezko deialdiaren bitartez betetzeko.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, burutzak lortzeko beharkizunei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Aldaketa plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, hain zuzen ere honela: I. eranskineko zerrendan ageri diren atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzei esleitzen zaizkie mailari, lanpostu edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien beharkizunak, baita gainerako beharkizun berariazkoak ere. Burutza horiek merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek beharkizun horiek bete beharko dituzte.

2. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honetan burutza batzuei maila bat baino gehiago esleitzen bazaie, azkenik maila ezartzeko kontuan hartuko da, behin burutza beteta, zer maila duen funtzionarioak, eta, orobat, ordainsari osagarriak kalkulatuko dira oinarri harturik mailari dagokion oinarrizko soldata.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

I. ERANSKINA

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Europako Programen Jarraipen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10435.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10436.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.

–Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10437.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Industria Lurzoruetako Obren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10438.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B C.

Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10439.

  • –Berariazko betebeharrak:Maila: C D.

Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10440.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A.
  • Titulazioa: zuzenbideko gradu edo lizentzia titulua izatea.

Ekonomia Sozialaren eta Lan Autonomoaren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10441.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C D.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

–Sustapenaren eta Behatokien Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10442.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Nazioarteko Proiektuen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10443.

–Berariazko betebeharrak:

  • Hizkuntza: Ingelesa C1.

–I+G+b arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10444.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Administrazio Jasangarriaren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10445.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

Euskarri Digitalen Bulegoko burutza

–Lanpostuaren zenbakia: 10446.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: B C.
  • Gidabaimena: B.
  • Hizkuntza: Ingelesa B1 - Frantsesa B2.

Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10447.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: B C.
  • Gidabaimena: B.
  • Hizkuntza: Ingelesa B2 - Frantsesa B2.

Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10448.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: B.
  • Titulazioa: turismoko enpresa eta jardueretako teknikaria titulua, turismo diplomatura, enpresa zientzietako diplomatura, kudeaketa eta administrazio publikoa diplomatura; edo gradu titulua arlo hauetako batean: ekonomia, enpresa, kontabilitate, merkataritza, turismo edo juridikoa.
  • Gidabaimena: B.

–Merkataritza eta Artisautza Jardueren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10449.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: B.
  • Titulazioa: turismoko enpresa eta jardueretako teknikaria titulua, turismo diplomatura, enpresa zientzietako diplomatura, kudeaketa eta administrazio publikoa diplomatura; edo gradu titulua arlo hauetako batean: ekonomia, enpresa, kontabilitate, merkataritza, turismo edo juridikoa.
  • Gidabaimena: B.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

Desjabetze Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10451.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: B.
  • Titulazioa: nekazaritzako ingeniari tekniko titulua izatea, edo nekazaritzako ingeniari tekniko lanbiderako gaikuntza ematen duen gradua.

Azterlan eta Plangintza Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10452.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko Bulegoko burutza

–Lanpostuaren zenbakia: 10450.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10453.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Lanpostua: bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu baterako edo herri-lanetako ingeniari tekniko izateko izendapena eduki izana.

Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoko Burutza

–Lanpostuaren zenbakia: 10454.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Lanpostua: bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu baterako edo herri-lanetako ingeniari tekniko izateko izendapena eduki izana.

–Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10455.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Lanpostua: bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu baterako edo herri-lanetako ingeniari tekniko izateko izendapena eduki izana.

Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10456.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Lanpostua: bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu baterako edo herri-lanetako ingeniari tekniko izateko izendapena eduki izana.

Nafarroako Mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10457.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Nafarroako Erdialde-Iparraldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10458.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Nafarroako Hegoaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10459.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

–Nafarroako Hego-mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10460.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Ekialdeko Ustiapen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10461.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Mendebaldeko Ustiapen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10462.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10463.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo ingeniaritza zibil titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Kontrol Zentroaren eta Instalazioen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10464.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu edo master titulua; edo ingeniaritza zibila titulua; edo ingeniaritza zibilaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu edo master titulua; edo herri-lanetako ingeniari titulua; edo herri-lanetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu edo master titulua; edo industria ingeniariaren titulua; edo industria ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

Salgaiak Garraiatzeko eta Garraioko Operadoreen Baimenen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10465.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C

–Bidaiariak Garraiatzeko Baimenen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10466.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: B.

Deialdien eta Txartelen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10467.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C

Informazio Sistemen Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10468.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa

Desgaituak Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10575.

Ez dago betebehar berariazkorik.

Lan Aktibaziorako Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10574.

Ez dago betebehar berariazkorik.

Enplegu Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10576.

Ez dago betebehar berariazkorik.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

Kontabilitate Orokorraren Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10570.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkaritza

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko Idazkaritza Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10532.

–Berariazko betebeharrak:

  • Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 121.9 artikuluan jasotakoak.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

Koordinazio Elebidunaren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10594.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B C.
  • Hizkuntza: Euskara C1.

Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10593.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C

Hizkuntza: Euskara C1.

Justizia Zuzendaritza Nagusia

Justizia Administrazioko Langileriaren Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10430.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: B.
  • Lanpostua: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren B mailako lanpostu baterako izendatua izatea, edo Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoko lanpostu baterako.

Artxibo Judizialaren eta Liburutegiaren Bulegokio burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10595.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C
  • Lanpostua: Artxiboko arduradun izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

Epaitegien arteko Bitartekaritza Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10596.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C D.
  • Lanpostua: Administrarien edo administrari laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatu izana.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Laguntza Administratiboaren eta Digitalizazioaren Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10480.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Administrazio Elektronikoaren Araubide Juridikoaren Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10597.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10598.

–Ez dago betebehar berariazkorik.

Euskarri Zentroaren Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10481.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.
  • Titulazioa/lanpostua: ingeniariaren edo ingeniari tekniko titulua izatea, informatikaren edo telekomunikazioen adarretakoak, edo sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu baterako izendatu izana, edo sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu baterako.

Berrikuntza Publikoaren eta Estrategia Digitalaren Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10482.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A B.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia:

Memoriaren Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10527.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A.
  • Titulazioa/lanpostua: Historia, soziologia edo antropologia gradua edo lizentzia edukitzea.
  • Hizkuntza: Euskara C1.
  • Gidabaimena: B.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

Hirigintza Ataleko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10509.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A.
  • Lanpostua: Arkitekto lanpostu baterako izendatu izana

Hirigintzaren arloko Lankidetza Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10511.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: A.
  • Lanpostua: Arkitekto lanpostu baterako izendatu izana

Administrazio Laguntzako Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10510.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C D.
  • Lanpostua: Administrarien edo administrari laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatu izana.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

Administrazio Laguntzako Bulegoko burutza.

–Lanpostuaren zenbakia: 10512.

–Berariazko betebeharrak:

  • Maila: C D.
  • Lanpostua: Administrarien edo administrari laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatu izana.
  • Hizkuntza: Euskara B2.

Iragarkiaren kodea: F1900728