2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

1 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2018ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2018ko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko espedienteak. Hori 2018ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an.

Aipatu espedienteak jendaurrean egon dira, Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña) 15 egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez zitzaten; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 32. artikulua eta hurrengoak.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, behin betiko onesten dira aldaketa horiek eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten:

1/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu gerakinak sartzea

GASTUAK:

1622 7630004 aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Bidausi. Zenbatekoa: 8.000,00 euro.

1622 7630005 aplikazioa.–Filmaren berreskurapena eta xurgatze sistema hobetzea (TIP). Zenbatekoa: 77.384,13 euro.

1622 7630010 aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Mendialdea. Zenbatekoa: 25.119,60 euro.

1622 7630015 aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Bortziriak. Zenbatekoa: 100.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 210.503,73 euro.

FINANTZAKETA:

87010 partida.–Baliabide atxikiak izateagatik. Zenbatekoa: 210.503,73 euro.

2/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

1622 6290001 aplikazioa.–Jarduketak konpostaje arloan. Zenbatekoa: 27.200,38 euro.

1622 6290003.–Hobekuntzak partzuergoko instalazioetan. Zenbatekoa: 89.719,08 euro.

1622 6290005 aplikazioa.–Konposta egiteko instalazioa (TIP), Mendialdea. Zenbatekoa: 10.000,00 euro.

1622 7630001 aplikazioa.–Kapital-transferentzia, hitzarmenak konpostaje arloan. Zenbatekoa: 27.200,00 euro.

1622 7630002 aplikazioa.–Kapital-transferentzia, TIPean ez dauden inbertsioak. Zenbatekoa: 151.328,89 euro.

1622 7630004 aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Bidausi. Zenbatekoa: 14.000,00 euro.

1622 7630010 aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Mendialdea. Zenbatekoa: 555,69 euro.

1622 7630014 aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Malerreka. Zenbatekoa: 70.385,58 euro.

Gastuak, guztira: 390.389,62 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 87000.–Gastu orokorretarako gerakina. Zenbatekoa: 295.448,35 euro.

Partida: 87010.–Baliabide atxikiak izateagatik. Zenbatekoa: 94.941,27 euro.

Iruñean, 2018ko abenduaren 10ean.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: L1814958