2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BILORIA

2019ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Biloriako Kontzejuak, 2018ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Bilorian, 2018ko azaroaren 28an.–Kontzejuko burua, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L1814691