2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

8/2018 eta 9/2018 aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2018ko irailaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2018ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 8 eta 9/2018 espedienteak, kreditu bereziak gaitzeko.

2018ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

8/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu bereziak

15100-6190002.–Antso Azkarra kaleko sareak eta zoladura berritzeko proiektua, zuzendaritza eta obrak: 466.239,00 euro.

Finantzaketa

7508006.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza (TIP): 326.367,00 euro.

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 139.872,00 euro.

9/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

15100-6190002.–Salinas kaleko sareak eta zoladura berritzeko proiektua, zuzendaritza eta obrak: 317.000,00 euro.

Finantzaketa

7508006.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza (TIP) Salinas kalerako: 221.900,00 euro.

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 95.100,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2018ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1815193