2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an, 2/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

6. kapitulua.–Argiteria publikoa berritzeko proiektua idaztea: 2.520 euro.

DIRU-SARRERAK:

2. kapitulua.–Kreditu-transferentziak: 2.520 euro.

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

6. kapitulua.–Hobekuntzak haur parke batean: 20.400 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 20.400 euro.

Santsolen, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1815070