2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketaren xehetasuna: Kreditu berezia gaitzea San Adriango Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuan, 2017ko likidazio-espedienteak sortutako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Gastuen egoera-orria handitzea:

1350 640.00.00 Larrialdi plana uholdeetarako: +14.000,00 euro.

Finantzabidea:

870.00 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

San Adrianen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1814780