2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketaren xehetasuna: lotura juridikoaren aldetik maila desberdinetakoak baina gastuen arlo berekoak diren aurrekontuko aplikazioen arteko kreditu-transferentzia, txosten honen xede dena:

–Finantzaketa behar duen aplikazioa:

33701 6260000.–Luyber aretoko ekipamendu informatikoak: 600,00 euro.

–Kreditua lagatzen duen aplikazioa:

33701 6250000.–Luyber aretoko altzariak: 600,00 euro.

Guztira: 600,00 euro

Aldaketa, guztira: 600,00 euro.

San Adrianen, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1814779