2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

3/2018ko aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean egin 3/2018 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua: 406.918,54 euro.

1. kapitulua: 825,00 euro.

8. kapitulua: 97.648,46 euro.

9. kapitulua: 38.400,00 euro.

GASTUAK:

6. kapitulua: 543.792,00 euro.

Lakuntzan, 2018ko abenduaren 13an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1815166