2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.1650/6230001.–Kanpoaldeko argiak berritzea. Zenbatekoa: 41.000 euro.

FINANTZABIDEA:

Partida: 1.5544003.–Zuraren eta egurraren aprobetxamendua. Zenbatekoa: 14.857,92 euro.

Partida: 1.7508003.–Diru-laguntza kanpoaldeko argiak berritzeko. Zenbatekoa: 26.142,08 euro.

Genevillan, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1815024